XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JON MAIA - IÑAKI ZELAIA: Gaia: Jon, Afrikara doan misiolana da eta Iñaki, hango tribu bateko buruzagia.

Doinua. Pello Josepe

JON MAIA: Dirudienez Afrika aldean
behar bait dute laguntza,
borondate eta gogo onekin
iritsia naiz honuntza.

Hemen oihuka haso izan zait
ontxo, intxi eta untxa,
adizu, lagun, mintza ezazu
Jesukristoren hizkuntza.

IÑAKI ZELAIA: Gure tribura etorri dira
gaurko honetan txe zurik,
beltzen artean sortuak dira,
zu zarela-ta komerik,
zuk lehenbailehen alde egizu,
gizon zuria, hemendik,
baldin atera nahi baduzu
gure artetik bizirik.

JON MAIA: Gauza ugari esan ditu
ta ahoa ez du beteko,
indar gehiago behar duzu zuk
niri umorea kentzeko,
ta nahi baduzu egingo dizut
momentu honetan hasteko,
Jesukristoren milagroren bat
zu piskat gehio hazteko
.

IÑAKI ZELAIA: Gizon zuri hau etorri zaigu
hona Afrika aldera,
oporketak-e hemen pasatzeko
gaizki etorria zera.

Ta zuri denok etorri zaete
beltzekin borrokatzera,
gaixotasunik ez dugu eta
bakarrik konpontzen gera.